Azken artikuluak

Estilo-figurak (figura estilistikoak, figura erretorikoak)

2026 urt. 24(a)

Estilo-figurak, figura estilistikoak edo figura erretorikoak testu edo hitzaldietan idazle edo hizlari batek haiek adierazkorrak, hunkigarriak edo gozagarriak izan daitezen sartzen dituen hizkuntza-baliabide bereziak dira. Gehieneak antzinako erretorikaren loturik sortuak, egun bereziki literaturan erabiltzen dira, bere genero guztietan. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, figuras de estilo, figuras retóricas,figuras estilísticas. Loturiko artikuluak Anaforak […]

Etnolinguistika

2026 urt. 24(a)

Etnolinguistika etnia edo komunitate etniko baten kulturaren eta hizkuntzaren arteko erlazioa ikertzen duen hizkuntzalaritzaren adarra da, zehazki kulturak hizkuntzan nolako eragina duen eta orobat hizkuntzak etnia horren kulturari nola eragiten dion. Loturiko artikuluak Intonazio edo doinua (hizkuntzalaritza)Hizkuntzalaritzan, doinua edo intonazioa, intonazio prosodikoa ere deitua, hizkeran fonemak eta horien segida osatzeko […]

nahi duenak ahal du, nahi ez duenak guztia galdu

2026 urt. 22(a)

Arrakasta izateko baldintza motibazioa dela adierazteko. Loturiko artikuluak nahi duena esaten duenak, nahi ez duena entzuten duBeste bati buruz iritzi txarra garbi esaten duenari beti buelta etortzen zaiola adierazteko. Aldaerak nahi duena esaten duenak, nahi ez duena entzungo du nahi duena esaten duenak, gero… aditu nahi ez duenak, ez du […]

Gizarte laguntza-sistema

2026 urt. 22(a)

Gizarte laguntza-sistema babesgabetasun edo arrisku egoeran dauden edota besterik gabe beharrak dituzten pertsona, familia eta gizarte sektoreei laguntza emateko estatuko legedia eta erakundeen multzoa da, hala nola gizarte segurantza, gizarte zerbitzuak, osasun publikoa, hezkuntza publikoa eta gutxieneko errentak. Ongizatearen gizartearen oinarria da. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, sistema de protección social. Ikus, gainera […]

Gizarte zerbitzuak

2026 urt. 22(a)

Gizarte laguntza-sistema edo gizarte zerbitzuak pertsonak, familiak eta gizataldeak modu zuzenean babestu eta lagundu egiten dituzten erakunde publiko nahiz pribatuen multzoa da, haiek babesgabeak, kalteberak, baztertuak izateagatik edo bestelako arrisku psikosozial edo sozioekonomiko egoeran izateagatik, haiek gizarteratzeko eta autonomia lantzeko baliabide material eta psikosozialak eskaintzen dituztenak. Gizarte laguntza-sistemaren adarretako bat […]

Agentzia banatua (Jane Bennett)

2026 urt. 22(a)

Agentzia banatua (ingelesez, distributed agency) Jane Bennet filosofoak (1957- ) garaturiko kontzeptua da, zeinaren agentzia, eragiteko ahalmen gisa, hainbat agente edo eragileren artean, izan gizaki izan gauza, banaturik dagoela adierazten duena, haien artean ezartzen diren harreman eta loturen bitartez, sare bat osatuz. Loturiko artikuluak Filosofia espekulatiboaFilosofia espekulatiboa esperientziatik at eta […]

Zentro logistikoak

2026 urt. 22(a)

Zentro logistikoa (ikus, gainera, logistika), salgaiak jaso, biltegiratu, paketeratu eta banatzeko erabiltzen den instalakuntza edo eraikina da, gehienetan pabiloi motakoa eta nasa edo salgaiak sartu eta ateratzeko plataforma eta arrapalekin. Zentro logistiko batzuk eremu txiki batean biltzen direnean, garraio-sare egoki batekin, plataforma logistiko delakoa eratzen da. Loturiko artikuluak SalgaiakSalgaiak gizakiaren […]

Unitate ekonomikoak

2026 urt. 21(a)

Unitate ekonomikoak jarduera ekonomiko homogeneo bat era independentean garatzeko batera jarri eta jardunean jartzen diren pertsona, instalakuntza, teknologia, baliabide finantzarioak eta materialak dira,  jarduera horri dagozkion erabakiak autonomiaz hartzen dituztenak. Unitate ekonomiko baten adibide garbiena enpresa da. Ikus, gainera Eragile ekonomikoak Loturiko artikuluak Agente ekonomikoakAgente ekonomikoak edo eragile ekonomikoak merkatu […]

Eteneta I, Eteneta II (megalito-multzoak, Adarra)

2026 urt. 21(a)

Eteneta I eta Eteneta II Adarra mendiko Agerreko zabala izeneko parajean dauden bi megalito-multzo dira. Eteneta I multzoan bi cromlech edo harrespil daude, gutxi gorabehera 4.50 eta 2.70m-ko diametroa dutenak hurrenez hurren, lekuko edo zutarri txiki ugarirekin biak.  Cromlech handienean, ordea, ortostato handi eta ikusgarri bat aurkitu zen, 2 m-ko […]

Biribilondo

2026 urt. 21(a)

Biribilondo Andatza mendigunean dagoen mendi bat da, Andatza menditik ekialdera ehunka metro batzuetara. 348 m-ko altuera du. Gailur-lerro bat eratzen du Enuto (400m), mendebaldera, eta Olaikogain (334m) mendiekin. Gailur-lerro horren  hegoaldeko oinetan Abalotz erreka dago, malda handi baten oinetan. Mendiaren oinetan, ekialdera eta mendebaldera hurrenez hurren, Olaiko erreka eta Bikai […]

Kontzentrazio espaziala

2026 urt. 20(a)

Kontzentrazio espazialak biztanleria, jarduera ekonomikoak edo bestelako fenomeno sozialak lurralde edo espazio geografikoko puntu edo eremu batzuetan biltzeko joerari egiten dio erreferentzia. Biztanleriaren kasuan, kontzentrazio espazialaren fenomenoa garbi agertzen zaigu urbanizazioaren fenomenoarekin, biztanleria hiri dietzen diren guneetan biltzeko joera adierazten duena (ikus, gainera, urbanizazio-prozesua eta biztanleriaren banaketa espaziala). Jarduera ekonomikoen […]

Datu taldekatuak

2026 urt. 20(a)

Datu taldekatuak aldagai estatistikoari dagozkion kategoria, modalitate, balio, klase edo tartetan bildutako datuak dira, hots, maiztasun-taula batean bilduta daudenak. Adibidez, unibertsitateko ikasleen artean egiten ari diren gradua galdetuta (h: humanitateak, z:zientziak), erantzunak, datu isolatuak alegia, hhzzzzhzhzhhzz badira, datu taldekatuak hauek lirateke: Gradu mota   Ikasleak Humanitatea    6 Zientziak         8 Guztira          14 […]

Agerreko zabala

2026 urt. 20(a)

Agerreko zabala Gipuzkoa ekialdeko Adarra (819m) eta Oindo (785m) mendien arteko mendi-lepoa da, 693 m-ko garaieran. Bertan daude bi megalito multzo daude: Eteneta I, bi cromlech-ek eta zutarri batek osatua; eta Eteneta II, lau cromlech-ek osatzne dute. Agerreko zabaletik Adarrako gailurreko bista bikaina dago; hain zuzen ere, ohikoa da mendizaleek […]

Lurzoru buztintsua

2026 urt. 20(a)

Lurzoru buztintsuak buztin ugari duten lurzoruak dira. Arro sendimentarioetan ugariena den lurzoru mota da, bereziki egokia nekazaritzarako, nutrienteak ongi atxikitzen baititu; hala ere ura ez du ondo drainatzen. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, suelo arcilloso. Loturiko artikuluak Gratikula (geografia)Geografian, gratikula mapa baten gainean irudikatzen den lerro sarea da, paraleloek eta meridianoek osaturik, […]

Ondarbiribil

2026 urt. 20(a)

Ondarbiribil Andatza mendiguneko mendia da, 453m-ko garaiera duena eta mendigunearen hegoekialdean kokatua. Bere perimetro osoan kono perfektu samarra eratzen du. Gailurrean, Orreagako monastegiko antzinako mugarri bat dago, lur horiek monastegi horri zegozkiola adierazten duena; halaber, gailurra Zizurkilgo eta Usurbilgo udalerrien muga da gailurra eta hori adierazten duen mugarri bat dago […]

Minifundioak eta minifundismoa

2026 urt. 20(a)

Minifundioak landa eremuko lurjabe ezberdinen eskuetan lursail txikiak dira, mugatuak edo hesituak, produktibitate eskasekoak eta beraz bizimodua lursail horiek laboratuz edo abereak sartuz ateratzeko aukera eskasak ematen dituztenak. Minifundioak nagusitzen diren nekazaritza-sistemari minifundismo deritzo. Historikoki, minifundioak lurrak herentziaz lursail txikietan zatikatzearen ondorioa izaten dira. Ikus, gainera Latifundioak Loturiko artikuluak Geografia […]

Finantza-sektorea (sektore finantzarioa)

2026 urt. 20(a)

Finantza-sektorea edo sektore finantzarioa finantza-zerbitzuak, hain zuzen ere aurrezki-produktuak, inbertsioak eta aseguruak, eskaintzen dituzten enpresek osatzen duten sektore ekonomikoa da. Finantza-sistemaren ataletako bat da, aurrezleekin, inbertitzaileekin, finantza-aktiboekin eta estatuko finantza-erakundeekin batera. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, sector financiero. Loturiko artikuluak Laugarren sektoreaLaugarren sektorea ezagutzarekin eta informazioarekin loturiko sektore ekonomikoa da, hala nola […]

ur joanari, presarik ez

2026 urt. 19(a)

Jada gertatu diren eta konponbiderik ez duten gauzekin arduratu behar ez dela adierazteko. Aldaerak Ur joanari presarik ezin leio Ur joanari presarik egin ez Ur joanari ez egin presik Itzulpenak gaztelaniaz, agua pasada no mueve molino Loturiko artikuluak beldurrik ez, bururik ezBeldurrik ez duenak bururik ez duela, ganorabakoa dela alegia, […]

Arripilletako gaina (Peusgarate)

2026 urt. 19(a)

Arripilletako gaina edo Peusgarate 442m garaieran dagoen mendi bat da, Andatzako mendigunean, Altzaola edo Azarolako lepotik mendebaldera oso gertu. Mendi-lepo horretatik altuera txikia duen arren, mendebaldetik altuera handiagoa du, Andatza auzotik gertu dagoen Urgurutz errekaraino jaitsiz. 2022 urtean Eusko Jaurlaritzak proiektua egin zuen gailur horretan aerosorgailu bat altxatzeko, Andatzako mendigunean […]

Zaratezarra

2026 urt. 19(a)

Zaratezarra Andatzako mendigunean dagoen muino txiki bat da, 407m-ko altueran, Zarateaitz tontorretik 700m inguru iparraldera kokatzen dena, Altzaola edo Arazolako lepotik oso gertu. Loturiko artikuluak Adartza (mendia)Adartza Nafarroa Behereko Aldudeko bailaran, Baigorritik hegoaldera dagoen mendi bat da, 1250m-ko altueran, Nafarroako mugatik gertu. Ondoan du Mendimotza mendia (1237m), Urkularte lepotik igaroz. […]

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.