Bariantza azaldua


KategoriakEstatistika

Bariantza azaldua edo bariantza esplikatua teknika estatistiko zenbaitetan erabiltzen den terminoa da, orokorrean eredu estatistiko batek datuen bariantzatik azaltzen duen zati gisa definitzen dena:

  • erregresioan, bariantza azaldua aldagai azaltzaileen bitartez aldagai azalduaren bariantzatik erregresio-lerro edo planoaren bitartez azaldu edo esplikatzen den bariantza-zatia da.
  • bariantza-analisian, bariantza azaldua faktoreen arabera bereizitako taldeetako batezbestekoen sakabanatzea da, batezbesteko orokorrari buruz; hau da, faktore bakoitzak bariantza osotik azaltzen duen zatia;
  • osagai nagusien analisian eta faktore-analisian, bariantza azaldua osagai bakoitzak behatutako aldagaietatik azaltzen duen bariantzaren zatia da;
  • cluster analisian, bariantza azaldua taldeen arteko bariantza da.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, explained variance; gaztelaniaz, varianza explicada.

 

191 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.