Korespondentzia-analisi kanonikoa korrespondentzia analisiaren zabalkuntza kanonikoa da, non aldagai kualitatiboak biltzen dituen kontingentzia-taula aldagai haien aurresaleak biltzen dituen beste taula bat gaineratzen den, aldagai kualitatibo nahiz kuantitatiboekin, aldagai kualitatiboen konbinazioak aldagai aurresaleen konbinazioen lotura egokiena edo kanonikoa bilatzeko. Esan liteke, labur, korrespondentzia-analisi kanonikoak korrespondentzia-analisia eta errrgresioa bateratzen dituela. Bereziki ekologian erabiltzen da, aldagai biologikoak inguruneko aldagaiekin lotzeko.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, análisis de correspondencias canónico.
Loturiko artikuluak
Aldagai kanonikoakEstatistikan, aldagai kanonikoa beste aldagai batzuen konbinazio linealaz sortzen diren aldagaiak dira. Haiekin loturik, korrelazio kanonikoaren analisia garatzen da, non aldagai independentez eta dependentez osaturiko bi aldagai kanonikoen…
Korrespondentzia anitzen analisiaKorrespondentzia anitzen analisia bi aldagai kualitatibo baino gehiagotan, aldagai horietako kategoriak edo modalitateak grafikoki, bi ardatzetan, irudikatzen dituen teknika estatistikoa da, erabilgarria dena alde batetik datuetan erlazionaturik agertzen…
Korrespondentzia-analisiaKorrespondentzia-analisia kontingentzia-taula bateko kategoriak eta hartan biltzen diren elementu edo indibiduoak diagrama kartesiar batean irudikatzen dituen teknika estatistiko bat da. Irudikapen grafiko horretan, elkarrengandik gertu dauden kategoriak elementu…