Geografia fisikoa lurrazaleko elementu geografiko naturalak eta haiek eragiten dituzten fenomeno naturalak aztertzen dituen geografiaren adarra da. Bere baitan biltzen ditu, besteak beste, orografia, erliebea aztertzen duen geografia…
Gizapedia
Ozeano Barea munduko ozeano handiena da, Lurraren azalaren herena gutxi gorabehera hartuz. Asia eta Amerikaren artean hedatzen da, eremu zabalenean bi kontinenteeen artean ia 20.000 kmtan zehar; iparretik hegora 15.000 km luze da, Ozeano Artikotik Ozeano Australeraino. Ozeano Barean dago, gainera, munduko itsas hobi sakonena, Marianetako itsas hobia, ia 11km-ko sakonerarekin. Bere barnean 25.000 uharte baino gehiago ditu, nahiko txikiak guztiak, Ginea Berria eta Zelanda Berriko bi uharte nagusiak ezik. Uharte horiek hiru eskualde handi osatzen dituzte: Melanesia, Mikronesia eta Polinesia.
Ozeano Barea zeharkatu zuen lehen europarra Fernando Magallaes esploratzaile portugaldarra izan zen, 1520 urtean eta hiru hilabete baino gehiagotan zehar. Berari zor zaio, zeharkaldi horretan topatu zuen itsaso barea dela eta, Ozeano Barearen izendapena. Hala ere, izen hori ez zen nagusitu XIX. mendearen bukaerara arte, ordura arte Ipar Ozeanoa, Panamako istmotik gora, eta Hego Ozeanoa, hortik behera, izenak erabiltzen zirelarik gehienetan.

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.