Joxe Miel Iztueta (Lazkao Txiki)


KategoriakBiografiak

Joxe Miel (Joxemiel) Iztueta Kortaxarena (1926-1993) euskal bertsolari ospetsua izan zen, bereziki bere bertsoetan erakusten zituen umoreagatik eta sentikortasunagatik. Lazkao Txiki ezizenez zen ezaguna, Lazkaon jaioa zelako,Abaliñe baserrian eta gizon txikia izateagatik. Gazte-gaztetatik piztu zitzaion bertsoekiko zaletasuna, 1942 urtean egin zuen lehen bertso-emanaldi publikoa. Geroztik bertso-saio ugaritan parte hartu zuen eta 1964an Gipuzkoako bertso-txapelketa irabazi zuen. Hainbat ofiziotan jardun zuen, hala nola baserritar, igeltsero eta pentsu-saltzaile. Mutil zaharra edo ezkongabea izan zen bere bizitza osoan. Gizon erlijiosoa izan zen eta natura eta umeak maite zituen bereziki. 1993 hil zen bihotzeko gaitz baten ondorioz. XX. mendearen amaieran, Euskal Telebistak bere pertsonaian oinarritutako marrazki bizidunen sail bat plazaratu zuen.

207 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.