Korrespondentzia-analisia kontingentzia-taula bateko kategoriak eta hartan biltzen diren elementu edo indibiduoak diagrama kartesiar batean irudikatzen dituen teknika estatistiko bat da. Irudikapen grafiko horretan, elkarrengandik gertu dauden kategoriak elementu edo indibiduoen artean loturik egoten direla adierazten du, eta indibiduoak kategoria horien artean non kokatzen diren. Korrespondentzian-analisiaren aitzindaria Jean-Paul Benzécri frantziar estatistikaria (1932-2019) izan zen; teknika estatistiko hori 1960eko hamarkadan garatu zuen analyse factorielle des correspondances (korrespondentzia-analisi faktoriala), eta hain zuzen, egun Frantzian eta herrialde frankofonoetan izen horrekin ezagutzen da.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, análisis de correspondencias.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Ibilbide-analisiaIbilbide-analisia sistema bateko aldagai batzuen arteko zuzeneko eta zeharkako erlazioak deskribatu eta kuantifikatu egiten dituen metodologia estatistiko orokorra da, horretarako aldagai batetik bestera dauden erlazio-ibilbide konplexuak jarraituz eta…
Osagai nagusien analisiaOsagai nagusien analisia aldagai anitzeko azterketarako teknika bat da, datuak laburbiltzea bilatzen duena, horretarako osagai nagusi izeneko aldagai berriak sortuz, haiserako aldagaien konbinazio lineal direnak. Lehen osagai nagusia…
Korrespondentzia anitzen analisiaKorrespondentzia anitzen analisia bi aldagai kualitatibo baino gehiagotan, aldagai horietako kategoriak edo modalitateak grafikoki, bi ardatzetan, irudikatzen dituen teknika estatistikoa da, erabilgarria dena alde batetik datuetan erlazionaturik agertzen…