Eli Gallastegi


KategoriakBiografiak

Eli Gallastegi, izen osoz Elias Gallastegi Uriarte eta Gudari ezizenez ezaguna (Bilbo, 1892 - Donibane Lohizune, 1974) euskal politikari abertzalea izan zen. Gazte-gaztetatik artikulu ugari idatzi zituen euskal abertzaletasunaren alde. 1919 urtean Euzko Gaztediko presidentea izendatu zuten. Hortik gutxira, Eli Gallastegik berak eta Euzko Gaztedi taldeak berak erakusten duen jarrera independentista erradikala dela eta, Euzko Alderdi Jeltzalearekin zituen harremanak hautsita geratuko ziren. Garai hartan pil-pilean zegoen Irlandako independentziaren alde azaldu zen eta hango borrokak biziki eragin zuen bere pentsamolde abertzalea. Urte horietan Espainiaren aurka armak hartuta zebilen Maroko iparraldeko Abd el-Krim buruzagiarekin eta beste herri borrokabatzuekin ere elkartasuna adierazi zuen. 1922an  Emakume Abertzale Batza taldea sortu zuen. Hainbat aldiz kartzelaratua egon ondoren, Mexikora erbesteratu zen bere emazte eta semearekin, eta handik jarraitu zuen abertzaletasunaren aldeko aldarria eginez, Espainiako Primo de Riveraren diktaduraren aurka. 1931 urtean Euskal Herrira itzuli zen, Espainiako Bigarren Errepublikaren etorrerarekin batera eta alderdi abertzaleek bat eginda, 1932 urtean, Jagi-jagi aldizkariaren eta horren inguruko taldearen buruzagia izan zen, independentziaren alde eta autonomismoaren aurkako jarrera garbia zuena. Azkenean, 1933 urtean Gallastegik eta bere taldekoek EAJ utzi zuten. Espainiako Gerra Zibilean, Jag-Jagi taldekoek gerrna parte hartzearen aurkakoak ziren, espainolen arteko gerra zela iritzita, baia azkenean bi batailoi osatu zituzten bando nazionalaren aurka. Bilbo indar nazionalen eskutan erori baino lehenago, Gallastegik ihes egin zuen. Frantzian babestu zen lehenbizi, eta gero Irlandara joan zen bere emazte eta bi semeekin, non enpresaburu gisa jardun zuen. 1958an, Donibane Lohizunera joan zen eta han hil zen 1974an. Irantzu Gallastegi etakidea, Fernado Múgicaren eta Miguel Ängel Blancoren hilketetan parte hartutakoa, Eli Gallastegiren biloba da,

353 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.