Antzinako Erregimena (Erregimen Zaharra)


KategoriakHistoria

Antzinako Erregimena edo Erregimen Zaharra Europan 1789ko Frantses Iraultzaren aurretik nagusi izan zen erregimen politikoa izan zen, monarkia absolutista, gizarte estamentala eta industriaren eta merkataritzaren kontrola gremioen eskutik funtsezko ezaugarriak izan zituena. Frantzian, Espainian eta Portugaleko sistema politiko nagusia izan zen, eta Europako beste herrialde batzuetan ere erregimen horren ezaugarri batzuk eman ziren. Frantziako Iraultzak eta beste herrialde batzuetan izandako iraultza liberalek erregimen edo sistema horren amaiera ekarri zuten, estatu eta erregimen liberalak ezartzeko, askatasun indibidualetan, botere banaketan eta eliza-estatu erabateko bereizketan oinarrituta, estatuaren interbentzionismo eskasarekin, garai hartan Industria Iraultzaren testuinguruan zabaltzen ari zen kapitalismoaren mesedetan.

Ikus, gainera

  • Aro Garaikidea, Frantziako Iraultzarekin batera hasi zen aldi historikoa
  • Aro Modernoa, Antzinako Erregimena garatu zen aldi historikoa, XV-XVIII mende bitartean
216 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.