Oinarrizko industria beste industrientzako gaiak eta produktuak ekoizten dituen industrien multzoa da, hala nola siderurgia eta petrokimika. Gehienetan, industria astunak dira, azpiegitura eta lehengai kopuru handiak behar izateaz…

Industria Iraultza hasiera batean bereziki Europan eta Ipar Amerikan XVIII. mendearen bukaeran eta XIX. mendeetan eta gero mundu osora zabaldu den aldaketa historikoa da, ekoizpenean makinen erabilera intentsiboa, lantegi handien garapena eta kapital industrial eta finantzarioaren garapena bildu zituena, produktibitatea eta efizientzia izugarri gehituz. Oinarrian aldaketa ekonomikoa den horrek aldaketa sozial handiak ere eragin zituen, bereziki hirien garapena eta landaren hustea, populazioaren zati handi bat nekazaritza eta lehen sektoreko beste jardueretatik produktu industrialen ekoizpenera bideratuz. Produktu industrialak (hasiera batean bereziki ehungintzarekin lotuak) asko merketu ziren produktibitate gehikuntza horren ondorioz, eta haientzako merkatu zabala eratu zen, garai batean artisau lana ziren produktuen merkatu txikien aldean.
Ikus, gainera
Beste hizkuntzetan: ingelesez, Industrial Revolution; gaztelaniaz, Revolución Industrial.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.