Burgesia


KategoriakSoziologia

Burgesia, bere adiera politikoan, Frantziako Iraultzan agertzen da, eta nobleziaren azpian dagoen baina euren ekimenagatik eta ahalmen ekonomikoagatik herritar xumeen gainetik dagoen gizarte-klase moduan definitu zen hasieran. Hala ere, pribilegio politiko eta juridikorik gabeko taldea izaten jarraitu zuen, herritar xumeak bezalaxe, hirugarren estatua deitzen zen estamentuaren baitan. Monarkia absolutisten garaian, XVI-XVIII mendeetan, bere pribilegioak atxiki nahi zituen nobleziaren eta gero eta indar ekonomiko eta politiko handiagoa hartzen ari zen ari zen burgesiaren arteko gatazka gero eta biziagoa izan zen.  XVIII. mendearen bukaeran eta XIX. mendean zehar, estatu liberalek nobleziaren eta kleroaren pribilegioak deuseztu eta askatasun indibidualak, politikoak nahiz ekonomikoak, eta estatuaren interbentzionismo eza defendatuz, burgesiaren interesen aldeko marko politiko, juridiko eta ekonomiko berria ezarri zuten.

Testuinguru horretan, burgesia kapitalismoarekin lotu eta kapitalaren jabe ziren horiek izendatzeko erabili zen marxismoan, proletargoa zapaltzen dutenak haien lanaren etekinaren zati bat bereganatuz. Teoria marxistaren arabera, talka edo gatazka dago, klase borroka alegia, burgesiaren eta proletargoaren artean-Aurrerago, burgesiaren definizio berria eratu da, askotan ikuspuntu gaitzesgarri batetik; horren arabera, gizartean etekin ekonomiko maximotzearen alde agertu, burokraziaren rola bereganatu eta klase ertainaren gainean dauden klase menderatzaileek, baina baita ere goi mailako klase ertainek, osatuko lukete burgesia (ikus, gainera, burgesamendua). Burgesia kontzeptuaren hedapen horretan, burgesia handia, aberatsa eta menderatzailea, eta burgesia txikia, besterik gabe mailasozioekonomiko altua duten klaseak, bereizten dira.

Ikus, gainera

 

318 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.