Absolutismoa eta monarkia absolutistak


KategoriakPolitika

Luis XVI. Frantziakoari Eguzki Erregea deitzen zitzaion, garbi utziz guztien gainetik zegoela.

Agian, absolutismo moral edo etikoari buruz bilatzen ari zinen. 

Politikan, absolutismoa edo monarkia absolutu edo absolutista, botere osoa (absolutua), mugarik gabekoa eta inongo legeri atxiki gabe, errege edo monarka bakar baten esku jartzen duen erregimen politiko autokratikoa da (ikus, gainera, monarkia orokorrean). Bereziki Europan XVI-XVIII mendeetan garatutako monarkiei aplikatzen zaien terminoa da, Antzinako Erregimena delakoaren baitan. Horien adibideak dira Filipe V. Espainiakoaren eta Luis XIV.a Frantziakoaren monarkiak. Monarkek duten botere absolutu edo erabatekoa ulertzeko, argia da Eguzki Erregea deitu izan zen Frantziako Luis XIV.a monarkaren esaldi ospetsua: L'état, c'est moi (‘Estatua ni neu naiz’); argi uzten duena monarkaren esku zeudela botere legegile, exekutibo eta judizial gorenak. Absolutismoa justifikatzeko Jainkoaren borondatea aipatzen zen, baina hala ere arrazoiz ere defendatu zen sistema politiko absolutua, zabaltzen ari ziren estatu inperialistak modu zentralizatu batez zuzendu beharra argudiatuz. Edonola ere, absolutismoa nazio-estatuen eta kapitalismoaren garapenerako ezinbesteko fasea izan zen, feudalismotik abiaturik , estatuko egitura politikoak zentralizatuz eta aldi berean burgesiaren nahiz nobleziaren interesak defendatuz.

Ikus, gainera

308 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.