Plebea (latinez, plebs) Antzinako Erromako klase sozial arrunta izan zen, plebeioek (latinez, plebeius) osatua. Hiritar xeheek osatzen zuten, patrizio edo aristokrata ez zirenek. Hasieran, armadako buruzagitza karguak eta beste…

Gremio desberdinak Katalunian egindako azulejuetan. Erdi Aroko eta Aro Modernoko Bartzelonan gremioak garrantzi handiko erakundeak izan ziren.
Jatorrian, gremioak Europako Erdi Aroko hirietan lanbide bereko artisauek sorturiko elkarteak ziren, lanbidea arautu eta lanbidearen aritzeko monopolioa edo eskubide esklusiboa atxikitzen zutenak, gremioz kanpoko orori lanbidean aritzea debekatuz (ikus, intrusismoa) eta horrela konpetentzia saihestuz. Antzinagoko kofradia eta ermandadeetatik eratorri ziren, kideen arreko elkartasuna sustatuz, baino haien zeregina zabalduz joan zen, lanbidea nola burutu behar zen ezarriz, administrazioarekiko harremanetarako ordezkaritza atxikiz, eskolak eta unibertsitateak sortuz eta hildako kideen familiak lagunduz eta bestelako aseguruak ezarriz. Horrela, botere ekonomiko handia lortzen joan ziren eta batzuetan erregeen agintaritza kolokan jarri zuten; hori dela eta, debekatuak izan ziren toki batzuetan, hala nola Gaztelan. Egungo elkargo edo kolejio profesionalak gremioetatik eratortzen dira.
Gremioak lanbidearen transmisioaz ere arduratzen ziren, eta horretarako hierarkia zorrotza zegoen ezarria:
XVII. mendetik gremioek indarra galtzen hasi baziren ere, Antzinako Erregimen osoan zehar iraun zuten, Industria Iraultza abiatu arte. Espainian, gremioak, instituzio gisa, Cadizko Konstituzioan ezabatu ziren, 1812an.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.