Hirugarren estatua (estatu laua)


KategoriakHistoria

Hirugarren estatua edo estatu laua feudalismo eta Antzinako Erregimen garaiko estamentuetako bat zen, noblezian eta kleroan ez zeudenak biltzen zituena, herri xehea alegia. Biztanleriaren zati handiena osatzen zuten, nobleziak eta kleroak ez bezala ez zuten inongo pribilegiorik eta beraz monarkaren subdito hutsak ziren. Oso talde heterogeneoa zen, baino nekazariek osatzen zuten gehienbat, izan jopu izan lurjabe txikia, garai hartan nezakaria zenez sektore ekonomiko nagusiena; hiriko langileak ere biltzen zituen, morroi, artisau eta bestelako lanbideak. Hirugarren estatuan biltzen ziren hiritar langile horiek gero eta indar eta botere ekonomiko handiagoa lorzten hasi ziren eta burgesia izeneko taldea osatu zuten. Hirugarren estatuko burgesia horrek botere politikoan gero eta parte hartze handiagoa eskatzen joan zen, XVIII. mendearen bukaera aldera eta Frantziako Iraultzaren eraginez, estamentuen gizartea krisian jarri eta Antzinako Erregimenari amaiera eman arte.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, Third Estate; frantsesez, tiers état; gaztelaniaz, tercer estado, estado llano.

Ikus, gainera

242 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.