Exegesia testu baten analisia eta interpretazioa da, bereziki testu bibliko eta erlijiosoei buruz, ikuspuntu historiko, literario eta teologiko batetik. Exegesia egiten dutenak exegetak dira. Ikerketa exegetikoa ezinbestekoa da…

Kredituak: Carolus
Kleroa (antzinako grezierazko kleros hitzetik, "talde") erlijio bateko hierarkiako karguen taldea da. Bereziki kristau elizei buruz erabiltzen da, kristautasunaren baitan sortu baitzen terminoa. Antzinako Erregimenean, kleroak hiru estamentuetako bat izan zen, nobleziaren eta hirugarren estatuaren artean, eta pribilegio juridiko nahiz ekonomikoak zituzten.
Kristautasunean eta zentzu hertsian kleroa osatzen dutenak, klerikoak alegia, tontsura eklesiastikoa jaso dutenak dira, eta zentzu zabalagoan eliz pribilegioak dituztenak, zuzenbide kanonikoari buruz nahiz liturgian. Beraz, kleroaren baitan daude diakonoak, apaizak, gotzaiak, kardenalak, fraideak, lekaimeak eta abar. Kristau elizan, klerikoak eta laikoak bereizten dira guztiz: laikoak elizaren jarraitzaile bataiatuak besterik ez dira, klerikoek elizan egoera berezia dutenak diren bitartean, eliz pribilegio eta estatutu propioak, arestian aipatu bezala.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.