Hiru estamentuak: kleroa, goian ezkerrean, noblezia, goian eskubian, eta hirugarren estatua behean. Posizio horiek estamentuek Antzinako Erregimenean zuten hierarkia-maila adierazten dute.
Estamentuak Erdi Aroan eta Antzinako Erregimenean bereizten ziren estrato edo talde sozialak ziren, itxiak oso, funtzio eta pribilegio jakin eta zehatzekin eta gizartean erabateko hierarkia ezartzen zutena. Hiru estamentu bereizten ziren: noblezia, kleroa eta hirugarren estatua, guziak batera estamentuzko gizartea sortuz. Noblezia eta kleroa pribilegioak zituzten estamentuak ziren (adibidez, zergak ordaindu behar ez izatea eta estatuko kargu nagusiak beraien artean banatzen ziren) eta hirugarren estatuan beste guztiak biltzen ziren, pribilegiorik gabeak, burgesak, (merkatariak, artisauak, ...), nekazariak eta pertsona marjinatuak alegia. Pribilegiorik gabe bada ere, burgesiak botere ekonomiko handia izatea lortu zuen, ordea. Estamentuen artean erabateko immobilismo bertikala zegoen, gizabanako bat ezin zen estamentu batetik bestera igaro, bertan jaio eta hil egiten zen; hau da, jaiotzaz eskuratzen zen pribilegioa, aita ere noblea izateagatik (nahiz eta erregeak noble titulua eman zezakeen, berez noblea ez zen pertsona bati, eskertza moduan erresumari egindako zerbitzuengatik, bereziki gerran); kleroan, berriz, bokazioz sartzen zen baina nobleziako kideek erabateko lehentasuna zuten kleroko postu nagusietara heltzeko; hirugarren estatuan biltzen ziren gizabanakoek, azkenik, ezin zuten beste estamentuetako pribilegioak eskuratu, salbuespenak baziren ere.
XVIII. mendearen bukaeratik aurrera, Antzinako Erregimenaren krisiaren ondoren, etorri zen estamentuen ezabapena, Frantziako Iraultzak bultzaturik, ekonomian gero eta botere handiagoa zuen burgesiak ekarritako exijentziekin etorri zen, nazioan zegokion zeregin politikoa aldarrikatu zuenean.
Loturiko artikuluak
Industriaurreko aroa eta gizarteaIndustriaurreko gizartea eta industriaurreko aroa Industria Iraultza aurreko garaia eta mundua adierazteko erabiltzen diren terminoak dira, nekazaritza eta abeltzaintza jarduera ekonomiko nagusiak zirenean, eta industria artisautzan mugaturik zegoenean.…
Gizarte hausturaGizarte haustura edo haustura soziala gizatalde edo klase sozial batetik beste batetik bereizten duen distantzia sozioekonomiko eta kulturala da, horrenbesterainokoa non klase sozial edo gizatalde bat bazterturik, gutxietsirik…
Ongizatearen estatua eta ongizatearen gizarteaOngizatearen estatua, ongizate-estatua edo probidentzia-estatua herrialde bateko osasuna, hezkuntza, bizi-kalitatea eta segurtasun ekonomikoa bermatu eta sustatzeko estatutik eraturiko instituzio publikoen multzoa da, osasun, hezkuntza eta babes soziala ardatz…