Esku hutsez marraztu edo margotzea eskuari trazuak egiteko erabateko askatasuna uztea, erregela edo bestelako tresnarik gabe. Hedaruraz, eredu edo aurretik egindako zirriborrorik gabe lan egiteko modua ere bada.…
Esku mortuak edo esku hilak (latinez, mortua manus), lur amortizatuak ere deituak, Erdi Aroko eta Antzinako Erregimeneko jabetza edo ondasunak ziren, gehienetan ondasun higiezinak (lurrak, etxeak, ...), saldu edo inola ere ez besterendu ezin zitezkeenak (hortik dator, hain zuzen, esku hilen izendapena), instituzio jakin bati lotuak izateagatik, hala nola maiorazko bati, elizari edo kontzeju edo udal bati. Esku mortuetan zeuden lurrak orokorrean ez ziren laboratzen, kleroak eta dirudun jendeak haietatik etekina ateratzeko zegoen interes eskasagatik, eta horrek eragotzi egiten zuen eskualde askotako aurrerapen ekonomikoa. Espainian XIX. mendean izandako desamortizazio prozesuek lur horiek espropiatu eta salgai jarri zituzten, horiei etekina aterako lieketen nekazarien eskuetan jartze arren. Azkenean, ordea, lur horiek oligarkiak bereganatu zituen eta ez zen lortu nekazarien klase ertaina garatzea, nekazariek jarraitu baitzuten lurjabe handientzat kondizio penagarrietan lan egiten.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, manos muertas.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.