Agian estatuaren definizioa artean bilatzen ari zinen.
Definizioa: Estatua erakunde politiko zentralizatu eta hierarkikoen bitartez lurralde jakin batean, herrialde batean alegia, eta bertako komunitateari buruz subiranotza, ahalmen politiko goren eta independentea alegia, eta agintea dituen entitate politikoa da, legeak ezarri eta betearazi, segurtasuna bermatu, zergak bildu eta bertako herritarrei zerbitzu publikoak eskaintzeko, gobernatzeko hitz batean Indibiduoak gizartean harmonikoki bizi daitezen koertzioan oinarritutako sistema politikoa dela ere esan daiteke.
Ikus, gainera, estatuburu.
Estatuarekin harreman estua duten kontzeptuak daude, batzuetan haiekin nahasten direnak, hala nola herria eta herrialdea, nazioa, gizartea eta gobernua (ikus, nazio-estatua). Seguru asko gehiegi laburtuz, herria, entitate juridiko-politiko moduan, estatu baten mendean dauden pertsonek osatuko lukete, herritarrek alegia, eta herrialdea herritar horiek bizi diren lurraldea, non estatuak agintea duen; nazioa identitate kultural eta historiko berdina duten herritarrek osatuko lukete (eta horrela, badira nazio anitzeko eta nazio bakarreko estatuak); gizartea lurralde batean bizi diren pertsonak lirateke, haien arteko harreman sozialek definitzen dutena, eta beraz, entitate politikotzat hartzen den estatutik bereizia; eta gobernua, estatua zuzentzen duten pertsonak eta horien jarduera.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
DemokraziaDemokrazia subiranotza, erabaki politikoak hartzeko ahalmena alegia, herritar guztiek berdintasunez duten ordena politikoa da. Demokrazia zuzena herritarrek erabakiak zuzenean hartzen dituzten sistema da; demokrazia ordezkagarrian, berriz, herritarrek erabakiak…
Laizismoa (laizistak)Laizismoa gizartea, eta zehazkiago horren erakundeak, bereziki estatua, elizen, erlijioen eta moral erlijiosoaren eraginetik at eratu eta garatu behar direla aldezten duen joera soziala da, laikotasunaren eta sekularismoaren…
Zuzenbide EstatuaZuzenbide Estatua justiziaren independentzia, guztion berdintasuna legearen aurrean eta oinarrizko libertateen bermea bermatzen dituen sistema juridikoa da.1 Horren arabera, zuzenbidea eta estatua identifikatu egin beharko lirateke, baina zuzenbideari…