Teokrazia edo estatu teokratikoa herrialde bateko agintari erlijiosoak aldi berean bertako estatu buruak diren estatuaren forma da, adiera hertsian. Hala ere, estatua teokratikoa dela esaten da baita ere…

Estatu hutseginak, huts egindako estatuak, huts egiten duen estatuak edo porrot egindako estatuak gobernatzeko eta herritarrei oinarrizko zerbitzuak eskaintzeko gauza ez diren estatuak dira, horretarako baliabideak ez izateagatik edota lurraldeko agintea eta subiranotza ez kontrolatzeagatik. Estatu hutseginak barne (ustelkeria, suntsitutako egitura ekonomikoa, instituzionalizazio maila eskasa, barne gatazkak) nahiz kanpo arrazoiengatik (kanpoko blokeoak, kanpotik egindako erasoak, iragabeko kolonizazio baten ondorioak) izan daitezke. Estatu hutseginaren adibide bat da Afganistan 2001-2021 bitartean, nazioarteko sostengua izan arren, estatu afganistandarrak nazio kontsentsua eratu, herritarrei bizimodu duina eskaini eta instituzio egonkorrak eratzeko gai izan ez zenean; azkenean, talibanek eraso militarra egin eta aste gutxiren buruan bereganatu zuten lurralde osoa.
Ikus, gainera
Beste hizkuntzetan: ingelesez, failed state; gaztelaniaz, estado fallido.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.