Gobernua (latinezko gubernare hitzetik, "ontzi bat gidatu") estatua eta horren administrazio pubikoa zuzendu eta kudeatu egiten dituen agintaritza da. Zabalean botere legegilea, judiziala eta exekutiboa biltzen ditu, baina orokorrean eta zentzu hertsiagoan botere exekutiboaren agintaritza politikoa da, demokrazia batean hiritarrek aldi baterako aukeratua bere ordezkarien bitartez.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, government; gaztelaniaz, gobierno.
Loturiko artikuluak
Botere-banaketaBotere-banaketaren ideiaren arabera, estatuko erakunde nagusiek banaturik eta modu independentean jardun behar dute, legalitate-printzipioari jarraiki betiere. Banaturik, bakoitza bere aldetik besteari eragin gabe, jardun behar duten erakunde edo botere…
Botere exekutibo edo betearazleaBotere exekutiboa edo botere betearazlea botere banaketak ezartzen dituen hiru botereetako bat da, botere legegilearekin eta judizialarekin batera. Botere exekutiboaren zereginak botere legegiletik ezarritakoa bete eta aplikatzea da,…
Botere faktikoakBotere faktikoak gizarte bateko erakunde politikoetatik kanpo politikan eragiten duten talde eta erakundeen multzoa da, gobernua kontrolatuz, gehienetan status quoa defendatuz. Horien eragina de facto gertatzen da (eta…