Hierarkia


KategoriakSoziologia

Hierarkia erakunde edo gizarte bateko banako eta erakundeen mailakatze bat da, irizpide sozial batzuen araberakoa. Hierarkia batean ordenatzeko erabiltzen diren irizpideak banako eta erakunde horien boterearekin, lidergoarekin eta beste ahalmenekin egon daitezke loturik; adibidez, enpresa batean hierarkia botereak ezartzen du, non nagusia enpresaren jabea den, eta horren azpitik langileak; langileen artean ere beste hierarkia bat egon daiteke, horien lidergoaren eta beste trebezien arabera, edo enpresan ezarritako helburuetarako egokia den heinean. Hierarkiak formalak izan daitezke, hierarkiak ezartzen dituen agintaritzak esplizituak direnean, zein informalak, era naturalean sortzen direnean. Hierarkiak bereziki paradigma funtzionalistatik aztertu dira, erakundeak xede eta helburuak betetzeko egokitasunari erreparatuz.1

Beste hizkuntzetan: ingelesez, hierarchy; gazteleraz, jerarquía.

Ikus, gainera

 Erreferentziak

1.
Anderson C, Brown C. The functions and dysfunctions of hierarchy. Research in Organizational Behavior. 2010.
228 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.