Zuzenbide estatua edo zuzenbidezko estatua justiziaren independentzia, guztion berdintasuna legearen aurrean eta oinarrizko libertateen bermea bermatzen dituen sistema juridikoa da.1 Horren arabera, zuzenbidea eta estatua identifikatu egin beharko…

Nazio-estatuak estatu gisa eraturiko entitate politikoak dira, aldi berean berezko nazio, historia, kultura eta hizkuntza dituztenak. Estatu gisa, nazio-estatuek berezko ezaugarri horiek dituen lurralde jakin batean euren aginte politikoa eta gobernua eratzen dute, horretarako sistema politiko eta ordenamendu juridiko finkoetan oinarritutako instituzio politikoak garatuz. Nazio-estatuak XVIII-XIX mendeetan garatu ziren, Antzinako Erregimenaren erorketarekin batera, Europan nahiz Amerikan, aurreko absolutismoa ordeztuz, subiranotasuna monarkaren eskutik estatura eta hortik herrira aldatuz. Zehatzago, Westfaliako Bakea izeneko ituna hartzen da nazio-estatuaren abiapuntutzat, 1648 urtean. Europako monarkiek estatu-nazio bakoitzaren lurraldetasuna eta subiranotasuna aitortu zituztenean, kanpoko injerentziak baztertuz. Nazio-estatuen lurraldetasun horretatik hiritartasunaren eta demokraziaren ideiak eratorri ziren. Egun, munduko herrialde eta nazio gehienak eraturik dauden forma politiko kolektiboa da.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, nation states; gaztelaniaz, estados nación.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.