Koertzioa edo hertsapena estatuak legea eta bere agintea inposatzeko erabiltzen duen indarraren mehatxua da. Batzuetan adiera zabalagoan erabiltzen da, sistema politiko batek askatasunaren kaltetan ezartzen dituen muga, oztopo,…

Leviatanen suntsiketa, Gustave Doré-ren grabatua (1865)
Leviatana Biblian aipatzen den itsasoko suge erraldoia da, munstrotzat hartzen dena, Jainkoak berak sortua. Thomas Hobbes filosofo politikoak herritarrak zapaltzen dituen estatuaren metaforatzat erabili zuen Leviatana, izen hori baliatuz estatuari buruzko bere lan nagusiari izenburua emateko. Geroztik, aski zabaldutako metafora izan da, legea inposatzeko hertsapena, beldurra alegia, baliatzen duen estatua irudikatzeko.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.