Leviatana Biblian aipatzen den itsasoko suge erraldoia da, munstrotzat hartzen dena, Jainkoak berak sortua. Thomas Hobbes filosofo politikoak herritarrak zapaltzen dituen estatuaren metaforatzat erabili zuen Leviatana, izen hori…
Agian estatuaren definizioa artean bilatzen ari zinen.
Definizioa: Estatua erakunde politiko zentralizatu eta hierarkikoen bitartez lurralde jakin batean, herrialde batean alegia, eta bertako komunitateari buruz subiranotza, ahalmen politiko goren eta independentea alegia, eta agintea dituen entitate politikoa da, legeak ezarri eta betearazi, segurtasuna bermatu, zergak bildu eta bertako herritarrei zerbitzu publikoak eskaintzeko, gobernatzeko hitz batean Indibiduoak gizartean harmonikoki bizi daitezen koertzioan oinarritutako sistema politikoa dela ere esan daiteke.
Ikus, gainera, estatuburu.
Estatuarekin harreman estua duten kontzeptuak daude, batzuetan haiekin nahasten direnak, hala nola herria eta herrialdea, nazioa, gizartea eta gobernua (ikus, nazio-estatua). Seguru asko gehiegi laburtuz, herria, entitate juridiko-politiko moduan, estatu baten mendean dauden pertsonek osatuko lukete, herritarrek alegia, eta herrialdea herritar horiek bizi diren lurraldea, non estatuak agintea duen; nazioa identitate kultural eta historiko berdina duten herritarrek osatuko lukete (eta horrela, badira nazio anitzeko eta nazio bakarreko estatuak); gizartea lurralde batean bizi diren pertsonak lirateke, haien arteko harreman sozialek definitzen dutena, eta beraz, entitate politikotzat hartzen den estatutik bereizia; eta gobernua, estatua zuzentzen duten pertsonak eta horien jarduera.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.