Ekonomia-merkatua


KategoriakEkonomia

Agian merkatu prezioa jaistearen adieran bilatzen ari zinen.

Ekonomia-merkatua edo merkatu ekonomikoa, bi eragile ekonomikoen artean trukatze bat gertatzen den edonolako eremu abstraktoa da (salerosketak egiteko toki fisikoa azoka izanik), non ondasun eta zerbitzuen eskaerak eta eskaintzak biltzen diren (ikus, merkatuko indarrak), haiei azkenean prezio bat jartzeko. Ekonomia neoklasikoan, merkatua ekonomia orekara daraman esku ikusezina da, merkatua eragile eta faktore anitzeko entitate abstraktoa dela adierazteko. Horrekin sinetsirik, liberalismo ekonomikoak laissez faire jarreraren aldekoa da, merkatuaren beraren mekanismoak ekonomia orekara ekarriko dutela baieztatuz.

Merkatu desberdinak aztertzerakoan, tipologia anitz ezar daitezke:

  • merkatu-egiturari buruz:
    • lehia perfektua, non enpresa eta erosle askok jarduten duten, produktu homogeneo batekin, kopuru txikitan ;
    • lehia monopolista, non enpresa batzuk jarduten duten, produktu desberdindu batekin eta epe laburrera prezioak finkatzeko ahalmenarekin;
    • oligopolioa, non enpresa gutxi aritzen diren, produktu homogeneo edo desberdindu batekin,;
    • monopolioa, non enpresa bakarra aritzen den, produktu bakar batekin, prezioa finkatzeko ahalmenarekin.
  • merkatuen independentziari buruz,
    • merkatu libreak, non eskaintza eta eskaria soilik aritzen diren;
    • merkatu kontrolatuak, eskaintza edo eskaria eragiten duten kanpoko faktore bat dagoenean.

Ikus, gainera

266 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.