Esku ikusezina


KategoriakEkonomia

Esku ikusiezina XVIII. mendean Adam Smith eskoziar filosofo eta ekonomialariak asmatu eta geroztik maiz erabilitako metafora da, merkatu askeari buruzkoa, teorian merkatu aske bateko eragile (ekoizle eta kontsumitzaile) guztien jokabide interesatuaren bitartez (kontsumitzaleen kasuna, haien utilitatea maximotuz, eta ekoizleen kasuna, mozkinak maximotuz) oreka batera iritsi eta gizarteko kide guztien asebetetze eta ongizatera helduko litzatekeela baieztatzen duena. Esku ikusezinaren metaforak oreka horretara heltzeko mekanismoaren konplexutasuna eta, esango genuke, misterioa ere adierazten ditu. XIX. mendean ekonomia neoklasikoak ustezko oreka horretara nola heltzen den azaldu zuen ordea. Esku ikusezinaren oreka-mekanismoan oinarritzen den sistema ekonomikoari merkatu-ekonomia deitzen zaio.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, invisible hand; gaztelaniaz, mano invisible.

Ikus, gainera

202 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.