Merkatu-akatsak (merkatuaren hutsegiteak)


KategoriakEkonomia

Merkatu akatsak edo merkatu hutsegiteak merkatu batean gertatzen diren inefizientziak edo ongizate-galerak (prezio altuegiak, eskaintza urria edo nulua) dira.

Hainbat arrazoi daude merkatu-akatsak izateko:

  • lehia inperfektua: adibidez, monopolio batean kontsumitzaileek prezio altuagoa ordaindu behar duten ondasuna eskuratzeko;
  • kanpokotasunak edo kanpo eraginak, prezioek sortutako kostuak islatzen ez dituztenean: adibidez, gai kimiko bat ekoitzi eta baliatzeagatik ingurumenean sortzen den kutsadurak dakarren kostua prezioan islatzen ez denean;
  • informazio asimetrikoa, adibidez saltzaileak produktuaren kalitatea txarra dela dakienean, eta erosleak ez;
  • ondasuna publikoa izatea, alegia produktua edo zerbitzua hornitzen denean, horren erabileratik kanpo inor uzteko ezintasuna dagoenean, adibidez kaleko argiak edo errepideak eskaintzen direnean; azkenean, ondasun horiek ordaintzeko inor prest ez dagoenez, merkatuan ez dira eskaintzen.

Merkatu akatsak zuzentzeko, estatuaren eskuhartzea izaten da beharrezkoa, ondasun publikoen kasuan ondasun horiek denentzat eskainiz (kaleko argiak, errepideak) edo behar den erregulazioa ezarriz (adibidez, gehienezko prezio bat monopolioen kasuan).

228 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.