Ekonomian, enpresa baten merkatu-boterea edo merkatu-indarra merkatuak berak erabakitako prezioak jartzeko duen ahalmena da. Monopolioa da enpresa bati merkatu-boterea handiena ematen dion merkatu-egitura. Konkurrentzia askean enpresek ez dute…

Merkatu-egitura edo merkatuko egitura merkatu baten ezaugarri multzo jakin batek eratzen duen tipologia mota bat da, merkatuaren funtzionamendua nolakoa den ezartzen duena. Zehatzago, merkatu-egitura bat zehazten duten ezaugarriak, lehiakide kopurua, kontsumitzaile kopurua, horien tamaina, horien arteko kontzentrazio maila, sarrera-hesiak, informazioaren eskuragarritasuna eta gardentasuna eta produktuaren homogeneotasuna. Ezaugarri horien arabera sortzen diren egoerak lehia perfektutik monopoliora doaz, horien artean oligopolioa eta lehia monopolistikoa izanik.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, market structure; gaztelaniaz, estructura de mercado.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.