Merkatu askea


KategoriakEkonomia

Ez nahastu merkataritza aske edo librearekin.

Merkatu askea edo librea, lehia askea edo konkurrentzia askea ere deitua, produktu eta zerbitzuen prezioak eskariaren eta eskaintzaren legeen bitartez ezartzen diren marko ekonomikoa da, estatuaren eskuhartze zuzenik gabe. Marko ekonomiko horren aldeko doktrinaren arabera, merkatua autorregulatu egiten den entitate bat da, orekara heltzeko mekanismoak baditu, eta horrela baliabideen esleipen efizientea lortzen da, kontsumitzaileen utilitatea eta ekoizleen mozkinak maximotuz. Merkatu askea merkatu-ekonomia deitzen diren ekonomien oinarrian dago eta liberalismo ekonomikoaren printzipio nagusia da. Merkatu askea oinarritzen den merkatu-egitura ideala lehia perfektua da, non beste ezaugarri hauek ere biltzen diren: jabetza pribatuaren bermea, sarrera- eta irteera-hesirik gabeko jarduera ekonomikoak, enpresen merkatu boterea txikia edo nulua, kapitalen fluxua askea eta informazio perfektua.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, free market; gaztelaniaz, libre mercado.

Ikus, gainera

222 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.