Agian merkatu prezioa jaistearen adieran bilatzen ari zinen. Ekonomian, merkatua bi eragile ekonomikoen artean trukatze bat gertatzen den edonolako eremu abstraktoa da (salerosketak egiteko toki fisikoa azoka izanik),…

Oligopolioa merkatua enpresa gutxi batzuk, oligopolistek alegia, kontrolatzen duteneko merkatu-egitura da, merkatuaren zati gehiena bereganatuz. Gehienetan sarrera-hesi handiak dituzten sektoreetan gertatzen dira, non enpresa berrien sarrera eragozten den, hala nola automobilgintzan, petrokimikan eta siderurgian. Lehia perfektuaren (non enpresa askok jarduten duten batera) eta monopolioaren (non enpresa bakar batek bereganatzen duen merkatu osoa) arteko merkatu-egoera da. Oligopolioko enpresak lehian aritzen dira, baina beste alde batetik prezioak adosteko pizgarria sortzen dira beraien artean, prezioak murriztuz oligopolista guztiek galdu, eta prezio igoz, guztiek irabazi egiten dutelako; halakoetan, kolusioa gertatu dela esaten da, eta oligopolioan monopolio gisa aritzeko joera dago, prezio altuagoekin eta eskaintza txikiagorekin. Kolusioa gertatzen denean, oligopolistek kartel bat osatzen dutela esaten da; kartelen praktika debekaturik dago herrialde askotan, ordea. Kolusioa gertatzen ez denean ere, prezioetan bainoago, lehia produktuak desberdinduz eta publizitatea eginez gertatu ohi da.
Oligopolioaren eredu sinpleenak duopolioak dira, non bi enpresak bakarrik diharduten. Duopolio ereduetatik sortzen diren ondorioak oligopolioetara zabaldu daitezke askotan, oligopolioei buruzko ondorio orokorretara heltzeko.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.