Adiera espezifikoagoei buruz jakiteko, ikus merkatu autorregulatuak, ekonomiari buruz, eta autorregulazio psikologikoa. Sistema baten autorregulazioa sistemak berak barneko propietateak eta oreka atxikitzeko duen berezko ahalmena da, besteak beste…

Merkatu erregulatuak edo merkatu arautuak estatuak arautu edo erregulatzen dituen merkatuak dira, prezioak finkatuz edo mugatuz, araudi zorrotzak ezarriz enpresen konkurrentzia edo lehiari buruz eta ingurumenean duten eraginari buruz, merkatu-akatsak zuzentze aldera.
Merkatuek beraiek, esku ikusezinaren bitartez, prezioak modu efizientean esleitu eta bestelako merkatu-akatsik ez dagoenean, merkatuak autorregulatuak (autoerregulatuak) direla esaten da. Merkatu autorregulatuen existentzia bereziki liberalismo ekonomikotik estatuaren eskuhartzea saihesteko erabili ohi den argudioa da. Beste batzuen ustez ordea, merkatuen autorregulazioa kimera hutsa da, errealitate faltsu bat.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.