Estatistika-laginketa edo laginketa estatistikoa, populazio batetik lagin estatistikoa modu egokian erauzteko prozesu sistematikoa da, eskura dauden laginketa-metodoak eta laginketa-teknikak baliatuz, populazioa ezaugarritu, erauziko diren elementuak, lagina osatuko dutenak definitu, lagin-tamaina kalkulatu, eta elementu horien erauzketa nolakoa izan behar den ezartzen dituena. Laginketan, populazioa ikertzeko erabiliko diren estimatzaileak eta horien lagin-errorea ere aztertzen dira. Orokorrean, laginketa estatistikoaren bitartez eskuratzen den lagina populazioaren islada zuzena izan dadin, laginketa zoriz garatu behar da, hau da, elementuak zoriz erauzi behar dira populaziotik, horretarako metodo desberdinak egon daitezkeen arren.
Loturiko artikuluak
Kuotazko laginketaKuotazko laginketa, kuotakako laginketa edo kuota-laginketa ikertzaileak lagina populazioaren ezaugarriren batekin bat etorrarazteko asmoarekin egiten duen laginketa mota da. Adibidez, gipuzkoarren artean %60 euskaldunak badira, eta ikertzaileak hezkuntza-mailari…
Egozpen estatistikoaEstatistikan, inputazioa, egozketa edo egozpen estatistikoa (ingelesez, imputation) falta diren datuei (desagertutako datuak edo missing values) eta muturreko datuei (outliers) balio jakina esleitzeko metodoak dira, ondoren aplikatu beharreko teknika…
Lagin estatistikoakLagin estatistikoa populazio bateko elementu edo indibiduoen azpimultzo bat da, horretan oinarrituta populazio osoari buruzko propietateak eta ezaugarriak, parametroak bereziki, inferitu edo ondorioztatzeko erabiltzen dena. Lagina erauzi eta…