Populazio batetik lagin ateratzerakoan, zorizko laginketa sinplea populazioko elementuak probabilitate berdinekin banaka atera eta lagin posible guztiei ere probabilitate berdina ematen dien zorizko laginketa mota da. Adibidez, populazioa 1-2456 bitarteko elementuek osatzen badute, zorizko laginketa sinplean 1-2-3-....-2456 zenbaki guztiek probabilitate berdina dute aukeratuak izateko. Aldi berean, bigarren baldintzari erreparatuz, 4 tamainako lagina osatu behar bada, lagin guztiek (1-23-134-1765 eta 4-5-6-7, adibidez) probabilitate berdina dute (hau da ez hain begi bistakoa, zeren laginketa sistematikoan esaterako, elementu guztiek probabilitate berdina dute, baina lagun guztiek ordea ez).
Zorizko laginketa sinplea bi eratara burutu daiteke: itzulerarik gabe, aldi bakoitzean aukeratzen den elementua ezin denean berriz aukeratu (hartara, 4-4-5-6 lagina ez da posible), eta itzuleraz, aukeratutako elementuak populaziora berriz itzuli, eta ondorioz, beste elementuak bezalaxe, berriz ere erauziak izateko aukerak dagoenean (4-4-5-6 eta baita 4-4-4-4 ere posible dira). Populazio finituen laginketan, itzulerarik gabeko zorizko laginketa sinplea da ohikoena.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, random sampling; gaztelaniaz, muestreo aleatorio simple.
Loturiko artikuluak
Lagin-erroreaEstatistikan, lagin-errorea edo laginketa-errorea aztertutako datuek lagin bat osatu eta beraz populazio osoa ez biltzeagatik, emaitza estatistikoak populazio osora zabaltzean sortzen den errorea da. Hertsikiago, estatistiko edo estimatzailearen eta…
Lagin estatistikoakEstatistikan, lagin estatistikoak edo, besterik gabe, estatistikoak lagin bateko ezaugarriak jasotzen dituzten neurriak dira, lagineko datuekin kalkulatzen diren formulak nolabait esateko, datu multzoen ezaugarriei buruz zerbait jakiteko erabiltzen direnak.…
Laginketa geruzatua edo estratifikatuaLaginketa geruzatua edo laginketa estratifikatua laginak osatzeko metodo bat da, non elementuak populazio osotik zuzenean aukeratu ordez, aurrez ezarritako geruza edo populazioaren azpimultzoetatik egiten den. Horrela, lagina adierazgarriagoa…