Laginketa sistematikoa aztertu nahi den populazioko elementuak ordenaturik daudenean aplikatu daitekeen laginketa mota bat da. Elementuak aukeratzeko erregela sistematiko bat erabiltzean datza, populazioa zehazten duen zerrendan k elementuko…

Laginketa geruzatua edo laginketa estratifikatua laginak osatzeko metodo bat da, non elementuak populazio osotik zuzenean aukeratu ordez, aurrez ezarritako geruza edo populazioaren azpimultzoetatik egiten den. Horrela, lagina adierazgarriagoa lortzen da eta geruza horien arteko alderaketak egiteko aukera zabaltzen da. Adibidez, adin guztietako herritarren arteko inkesta bat egiteko, lagineran adin guztietako pertsonak egon daitezela ziurtatze aldera, herritarrak adin talde (geruza) ezberdinetan zatitu eta adin talde bakoitzetik pertsona kopuru bat aukeratzen da.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, stratified sampling; gaztelaniaz, muestreo estratificado.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.