Estatistikan, inbariantzia datuei egindako transformazioen ondorioz aldatzen ez diren estatistikoen propietatea da.

Populazioari buruz jakiteko, lagin bat erauzten dugu eta hura aztertu, populazio osoa aztertu beharrean. Lagina adierazgarria izan dadin, zoriz aukeratu behar da.
Estatistikan, populazioa, unibertso ere deitua, ikerketa batean aztergai diren indibiduo edo elementu guztien multzo homogeneoa da. Homogeneotasunak adierazten du populazioko elementuak ezaugarri komunak dituztela, aldakorrak izan arren; adibidez, enpresetako langile kopuruak aztertzean, agian ezingo ditugu jarri industria eta zerbitzu desberdinetako enpresak jarri, langile kopuruari buruz oso ezaugarri desberdinak dituztelako, industrialak langile kopuru orohar handiekin eta zerbitzu sektorekoak txikiekin. Eguneroko hizkeran erabiltzen den beste adiera arrunt baten arabera, populazioa izaki bizidunen multzo bat ere bada, toki jakin batean, baina estatistikan pertsonak, animaliak, objektuak zein fenomenoak izan daitezke, ikerketaren oinarrizko unitateen multzo osoa.
Gehienetan populazio osoa aztertzea ezinezkoa da, horren elementu kopurua oso handia delako, eta orduan populazioaren ezaugarriak ikertzeko populazioaren azpimultzo bat aukeratzen da datuak hortik bakarrik jasotzeko, lagin izenekoa, zoriz jasotzen dena populazioaren islada adierazgarria izan dadin. Populazioaren ezaugarriak, beraz, horren lagin baten bitartez aztertzen dira beraz.
Populazio mota hauek bereizten dira tamainaren arabera:
Eta izaeraren arabera,
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.