Konglomeratuzko laginketa edo arlokako laginketa populazio konglomeratu edo arlotan banatu, konglomeratu horietako batzuk aukeratu eta haietatik elementu guztiak jasotzen dituen laginketa mota da. Adibidez, konglomeratuzko laginketa egiten da ikasleen ingeles-mila aztertzeko Euskal Herriko ikastoletatik ikastola batzuk aukeratu eta haietan ikasle guztiak aztertzen direnean. Konglomeratuzko laginketa bereziki justifikatuta dago konglomeratuak aski heterogenoak direnean, eta beraz haiek populazioaren islada egoki eta fidagarria direnean (adibidean, ikastola batean ikasleek denetariko ingeles maila dutela irizten denean alegia). Abantaila kostuan datza, ikasleak populazio osotik zuzenean aukeratuko balira, eskola desberdin askotara joan beharko luke ikerlariak datuak jasotzera, baina konglomeratuzko laginketan eskola bakan batzuetara bakarrik joango litzateke, hori bai, haietan ikasle guztiak aztertuko beharko lituzke. Bada ordea konglomeratuzko laginketaren bi aldiko aldaera bat (bi aldiko konglomeratuzko laginketa), aukeratutako konglomeratuvedo arloetan, berriz ere beste laginketa bat burutzen duena, azken lagin-elementuak aukeratzeko (arestiko adibidean, aukeratutako eskoletatik ikasle batzuk baino aukeratzen direnean).
Beste hizkuntzetan: ingelesez, cluster sampling; gaztelaniaz, muestreo por conglomerados.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Igoera-koefizientea eta laginketa-frakzioaIgoera-koefizientea (igoera-faktorea ere deitua) eta laginketa-frakzioa laginketan kalkulatzen diren parametroak dira. N populazioaren tamaina eta n lagin-tamaina izanik, igoera-koefizientea N/n da, lagineko elementu bakoitzak populazioko zenbat elementu ordezkatzen…
Lagin estatistikoakLagin estatistikoa populazio bateko elementu edo indibiduoen azpimultzo bat da, horretan oinarrituta populazio osoari buruzko propietateak eta ezaugarriak, parametroak bereziki, inferitu edo ondorioztatzeko erabiltzen dena. Lagina erauzi eta…
Behaketa-unitatea eta laginketa-unitateaEstatistikan, behaketa-unitatea lagin batean jasotzen den datu bakoitzak deskribatzen duen elementua da. Adibidez, ikasleen kalifikazioak jasotzen badira, behaketa-unitatea da ikaslea da, eta eskoletako ikasle kopuruak jasotzen badira, behaketa-unitatea…