Behaketa-unitatea eta laginketa-unitatea


KategoriakEstatistika

Estatistikan, behaketa-unitatea jasotako datu bakoitzak deskribatzen duen elementua da. Adibidez, ikasleen kalifikazioak jasotzen badira, behaketa-unitatea da ikaslea da, eta eskoletako ikasle kopuruak jasotzen badira, behaketa-unitatea eskola da.

Laginketa-unitatea berriz, lagina osatzeko aukeratzen diren elementuetako bakoitza da. Gehienetan, behaketa-unitateak eta laginketa-unitateak bat datozen arren, batzuetan desberdinak dira. Adibidez, eskola batzuk aukeratu eta haietatik ikasle guztietako kalifikazioak jasotzen badira, eskola laginketa-unitatea da, eta behaketa-unitatea ikaslea.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, unit of observation and sampling unit; gaztelaniaz, unidad de observación y unidad de muestreo.

172 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.