Estimatzaileak


KategoriakEstatistika

Estimazio estatistikoan, estimatzaileak edo zenbatesleak populazio edo eredu estatistiko bateko parametroak kuantifikatzeko, datuetan oinarriturik, kalkulatzen diren estatistiko edo formulak dira. Adibidez, populazio bateko errenta totalaren estimatzaile bat hautatutako familien batez besteko errenta bider populazioaren tamaina izan daiteke (adibidez herri batean 1000 familia badaude eta 4 familia uakeraturik batez besteko errenta 100 euro bada, herri osoko familien batezbestekoa 100.000 euro dela estimatuko genuke); eta populazioko batezbestekoa estimatzeko, adibidez, aukeran dugun estimatzaile bat lagineko datuen maximoaren eta minimoaren batezbestekoa izan daiteke.

Estimatzaile mota arrunt bat estimatzaile naturala deitzen den da, populazioko parametroak lagineko estatistiko baliokideekin berdinduz. Adibidez, populazio-batezbestekoaren estimatzaile naturala lagineko datuen batezbesteko aritmetikoa da; eta populazioko maximoaren estimatzaile naturala lagineko datu handiena litzateke.

205 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.