Lagin estatistikoa populazio bateko elementu edo indibiduoen azpimultzo bat da, horretan oinarrituta populazio osoari buruzko propietateak eta ezaugarriak, parametroak bereziki, inferitu edo ondorioztatzeko erabiltzen dena. Lagina erauzi eta aztertzearen abantaila nagusia kostu murritza da, populazio osoa aztertzeko kostuaren aldean.
Lagina populazioaren islada egokia izan dadin, lagineko elementuak zoriz aukeratu behar dira, eta prozesu hori hainbat laginketa-metodo garatuz egin daiteke. Lagin batetik eskuratutako emaitzak populazio osora zabaltzean, ordea, beti sortuk da errore bat, lagin-errorea izenekoa.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, sample; gazteleraz muestra; frantsesez, échantillon.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Komenentziazko laginketaKomenentziazko laginketa, laginketa intentzionala, intentziozko laginketa, nahitazko laginketa, iritzizko laginketa edo laginketa opinatikoa irizpide estatistikoak eta probabilistikoak alde batera utzirik, ikertzailearen asmo eta nahiei eta komenientzia arrazoiei jarraiki…
Laginketa estatistikoa (metodoak eta teknikak)Estatistika-laginketa edo laginketa estatistikoa, populazio batetik lagin estatistikoa modu egokian erauzteko prozesu sistematikoa da, eskura dauden laginketa-metodoak eta laginketa-teknikak baliatuz, populazioa ezaugarritu, erauziko diren elementuak, lagina osatuko dutenak…
Behaketa-unitateaIkerketa batean, behaketa-unitatea behatu eta haren gainean informazioa edo datuak jasotzen diren elementua da. Adibidez, ikasleen kalifikazioak jasotzen badira, behaketa-unitatea da ikaslea da, eta eskoletako ikasle kopuruak jasotzen…