Inferentzia estatistikoa


KategoriakEstatistika

Inferentzia estatistikoa laginetan oinarrituz populazio bati buruzko konklusioak (inferentziak, alegia) ateratzen dituen estatistikaren adarra da, laginetik populazioko parametroak (batezbestekoa, adibidez) dagoen lagin errorea kontuan hartuz. Inferentzia estatistikoak populazioetako parametroak estimatzeko zenbatesleen zehaztapena, konfiantza tarteen eraketa, proba estatistikoak eta abar biltzen ditu.

Hainbat ikuspegitik gara daiteke inferentzia estatistikoa, baina orokorrean errealitatea, zehatzago aztergai ditugun populazioa, zorizko osagaiak dituela suposatzen da, zorizko eredu batean ezartzen direnak, parametro determinista ezezagun batzuekin batera, eredu parametriko izenekoak osatuz; ohikoena den ikuspegi horretatik, inferentziaren helburua lagin datuetatik parametro ezezagun horien estimazioa edo kontrastazioa egitea litzateke, beti ere haietan dauden errorearen estimazio batekin. Adibidez, pieza mota baten iraupena zorizkoa dela dakigu, batezbesteko eta bariantza finko baina ezezagunekin; pieza bakan batzuen osaturiko lagin batean suertatutako iraupenari buruzko datuetatik, pieza guztien populazioko parametro haiei buruzko estimazioak egiten dira inferentzian, zenbatesleen bitartez, esaterako lagineko datuen batezbestekoarekin eta bariantzarekin.

Ikus, gainera

250 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.