Noblezia


KategoriakHistoria

Noblezia nobleek osaturiko klase soziala eta estamentua da. Mendebaldeko herrialdeen historian, erregeak emandako noble-tituludunak dira nobleak jatorrian, gerran edo politikan egindako zerbitzuengatik hainbat pribilegio jaso dituztenak. Hortik aurrera, titulua heredatu egiten denez, orokorrean soilik nobleen seme-alabak dira nobleak, eta maiz ezkontzak haien artean baino gertatzen ez direnez, estamentu itxia eta esklusiboa da, erregeak emandako titulua jaso berri dutenentzat salbu. Beste kulturetan, nobleziak komunitate bateko buruzagi eta agintari politikoen klasea adierazten du, estatus sozial hori herentziaz jasotzen denean.

Noblezia Erdi Aroan sortu eta horren garapena Aro Modernora arte zabaldu zen. Antzinako Erregimenean, estamentu nagusietako bat zen, kleroarekin batera eta estatu lau edo herri xeheak ez bezala, pribilegio handiak zituen: Erregeak emandako lurren jabeak edo jaunak ziren, haiek kudeatutako lurretan (ikus, feudoak) nekazariak eta langileak zituzten mendean (ikus, jopuak) eta ez zuten zergarik ordaintzen. Frantziako Iraultzatik eta Europan izandako iraultza liberaletatik, pribilegioak eta boterea galdu zuten eta euren tituluak besterik gabe honorifikoak izatera igaro ziren, baina kasu gehienetan ahalmen ekonomiko handia atxiki zuten, eta burgesiarekin batera, egungo oligarkia osatzen dute herrialde askotan.

Ikus, gainera

271 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.