Parekoen ebaluazio edo ikuskapenean (berdinen ebaluazioa ere deitua) subjektu baten lanaren ebaluazioa estatus eta konpetentzia bereko (pareko) beste subjektu batzuek egiten dute. Bereziki artikulu eta txosten zientifiko eta…

Errubrika baten eredua: lehen zutabeak konpetentziak edo ebaluatu beharreko atalak azaltzen dira (portaera, antolaketa, ulermena, ...) eta ondoko zutabeetan konpetentzia horien betetze mailak desberdinen zehaztapena (hobetu beharretik bikainera). Kredituak: @ManuWicEF Gorputz Heziketako irakasle valentziarra.
Ebaluazioan, errubrika edo ebaluazio-matrizea ikasle bakoitzarentzat hezkuntza jardueretan zehazten diren helburuak, hala nola konpetentzia eta trebeziak, (errenkadetan) eta horien lorpen edo betetze-mailak (zutabeetan) azaltzen dituen txosten laburra da, matrize edo sarrera biko taula formatoan, maiz kalifikazio edo puntuazio orokorra kalkulatzeko baremazioa ere barnehartzen duena. Ohikoa da errubrika hezkuntza-jarduerarekin batera zehaztu eta azaltzea ikasleari. Errubriken erabilera konpetentzia sistemarekin batera zabaldu zen XXI. mendean. Irakaslearentzat ebaluazio-irizpideak zehazteko tresna izateaz ikasleak ebaluazio prozesu horri buruz informatzeaz gainera, ikaslearen autoikaskuntza eta hobekuntza (ikus, autoebaluazioa) sustatzeko tresna ere bada.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.