Ebaluazio-ituak


KategoriakHezkuntza

Ebaluazio-itu bat, ebaluazio-emaitzekin. Kredituak: Gorkaazk-Wikimedia Commons.

Ebaluazio-itua (ebaluazio-diana*) edo ikaskuntza-itua ikasleen konpetentzien araberako ebaluazio-tresna grafikoa da, sektore batzuetan banaturiko zirkulu kontzentrikoen multzo batetik abiatzen dena.  Zirkuluen sektore bakoitzak ebaluatu beharreko konpetentzia bat adierazten du, eta horren betetze-maila zentrotik kanporaka koloreztatzen diren zirkulu kontzentrikoen kopuruak adierazten du. Orokorrean 4-6 konpetentzia ebaluatzen dira itu bakoitzean. Errubrikaren antzeko tresna da, baino hura baino bisualagoa, eta horregatik bereziki erabiltzen da ikasleen autoebaluaziorako.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, diana de evaluación, diana de aprendizaje.

197 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.