Hezkuntza-ebaluazio klasikoan, ikasleak eginiko azterketa edo proba irakasleak edo ebaluatzaileak zuzendu eta balioetsi egiten du, ikaslea ebaluazio prozesutik kanpo utziz. Sistema horretan, irakaslea da ezagutza transmititzen duena, eta esan liteke ere egiaren jabea, ezagutza horren gaineko kontrol osoa hartzen baitu. Autoebaluazioa berriz, ikasle bakoitzak bere ikaskuntzari buruz egiten duen ebaluazio pertsonal, autonomo eta kritikoa da. Hezkuntza-paradigma guztiz alternatiboa da, ikaslearekiko konfiantzan eta haren ahalmenetan oinarritzen dena, eta inplizituki ikaslea ikasteko gai dela, horretarako motibazioa baduela eta ikaskuntza horren emaitzak objektibotasunez balioesteko gauza dela. Autoebaluazioak gainera ikaslea bere bizitza osoan burutuko duen ikaskuntzarako prestatzen du, haren ekimena eta autonomia landuz, eta ebaluazio tradizionaleko subjektu pasiko izatetik subjekcitetu aktibo izatera bultzatuz. Hala eta guztiz ere, autoebaluazioa ez da irakaslea ebaluaziotik kanpo uzten duen sistema, irakasleak ebaluazio prozesuaren gidaritza akiboa garatu behar du, ikaslea prozesu horretan zuzenduz (ikus, errubrika ebaluzioan) eta ebaluazio prozesuaren kontrola eginez.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Hasierako ebaluazioa (aurrebaluazioa)Ebaluazio hezigarriaren baitan, hasierako ebaluazioa edo aurrebaluazioa (edo ebaluaketa) hezkuntza-jardueren hasieran (adibidez, unitate didaktikoetarako) burutu beharreko prozesua da, ikasleak ikasi/irakatsi behar denari buruz duen ezagutza-maila da (zehatzago edukiak,…
Ebaluazioa hezkuntzanOrokorrean, ebaluazioa zerbaiten balioa zehazteko burutzen diren jarduera sistematikoen multzoa da, ebaluatzen den horri buruz aurrez ezarritako helburuak bete diren aztertuz eta horiek lortze aldera erabaki zuzenak hartuz.…
Errubrika (ebaluazioa)Ebaluazioan, errubrika edo ebaluazio-matrizea ikasle bakoitzarentzat hezkuntza jardueretan zehazten diren helburuak, hala nola konpetentzia eta trebeziak, (errenkadetan) eta horien lorpen edo betetze-mailak (zutabeetan) azaltzen dituen txosten laburra da,…