Hezkuntza prozesutik at burutzen den eta kanpoko irizpide estandarrak erabiltzen dituen ebaluazio klasikoa ez bezala, ebaluaketa hezigarria, ebaluazio formatiboa edo ebaluazio hezitzailea ikaslearen ikaskuntza-prozesua hobetu eta aldi berean…
Konpetentzia bidezko hezkuntza bereziki XX. mendearen bukaeratik garatutako hezkuntza-metodologia eta paradigma bat da, hezkuntzaren helburuak finkatu, kurrikuluak garatu eta ebaluazioa diseinatze aldera. Konpetentziekin hezkuntzaren helburua informazioaren transmisio hutsa ez, baizik eta ikaslearen eskema mentalak garatzen laguntzea dela aldezten da, ikaslea zuzenean inplikatuz bere ikaskuntza prozesuan, bere bizitzan eta lanbidean garrantzitsuak izango diren edukiak esperimentatuz, hausnartuz, baliatuz eta praktikan jarriz eta komunikatuz. Horrela, konpetentzien ikuspuntua Jean Piaget-en konstruktibismoarekin lotzen da zuzenean.
Definizio bat ematearren, hezkuntza-konpetentziak pertsona batek bere ezagutzak, trebeziak eta jarrerak era bateratuan baliatzeko ahalmen egokia da, egoera berrietara moldatuz, eta besteekiko bizikidetzan. Europako hezkuntza-sisteman, konpetentzien metodologia XX. mendearen bukaeran garatu zen, eta geroztik helburu didaktikotzat hartu dira, gizartearen eta sistema ekonomikoaren erronka berriei moldatzeko asmoarekin, lehiakortasuna eta ekintzailetza bultzatzearren.1 Kontzeptu horretatik, konpetentziek honako ardatz nagusi hauek dituztela ezarri zen metodologiaren garapenaren hasieratik: izaten ikasi, jakiten ikasi, egiten ikasi eta elkarrekin bizitzen ikasi. Ardatz horietatik, oinarrizko konpetentzia edo, 2020tik aurrera LOMLOE delako legearen terminologian, funtsezko konpetentziak (competencias clave) zehaztuz, jakintza arlo edo irakasgai bakoitzean konpetentzia espezifikoak xehetasunez diseinatzera heldu da, curriculum osoa eratzeko.2
Ikus, gainera
Erreferentziak
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.