Baremazioa subjektibotasunez egiten den neurketa, kuantifikazio edo baliospen bat egiteko erabiltzen den kalkulu multzoa da, gehienetan kontzeptu edo atal desberdinetarako balioespenak ezartzen dituena, eta baremo edo kalkulu-taula ematen duena. Adibidez, baremazioa egiten da ikasle baten kalifikazioa ezartzeko irizpideak finkatzen direnean, atalez ataleko puntuazioa emanez (ikus, errubrika) edota hautatze-prozesu batean balioetsi beharreko merituak zehazten direnean.
Loturiko artikuluak
Eurokrazia eta eurokratakEurokrazia Europar Batasuneko politikari eta funtzionariek, eurokratek alegia, euren eskumenen bitartez lortzen duten botere instituzionala da, nazioko politiken gainetik. Bereziki adiera gaitzesgarrian erabiltzen da, eurokratek osatzen duten burokraziari…
Parekoen ebaluazioaParekoen ebaluazio edo ikuskapenean (berdinen ebaluazioa ere deitua) subjektu baten lanaren ebaluazioa estatus eta konpetentzia bereko (pareko) beste subjektu batzuek egiten dute. Bereziki artikulu eta txosten zientifiko eta…
Homogeneotasuna eta heterogeneotasunaZerbait homogeneoa dela esaten da, hura osatzen duten elementuak edo osagaiak berdinak edo antzekoak direnean. Aldiz, zerbait heterogeneoa dela esaten da, elementu eta osagai aski ezberdinek osatzen dutenean.…