Desindustrializazioa


KategoriakEkonomia

Desindustrializazioa industria sektoreak ekonomia osoan duen nagusitasuna galtzea da. Ohartarazi behar da desindustrializazioa ez dela industria sektoreak garrantzia galtzeak edo produkzio industriala murriztea (hain zuzen, desindustrializazio gaiarauitan gehienetan produkzio industrialak goraka jarraitu du), baizik eta industriak (bigarren sektorearen baitan) beste sektore ekonomikoen aldean duen pisu erlatiboa galtzea.

1970eko hamarkadatik Europa Mendebaldean eta Ameriketako Estatu Batuetan izandako prozesu ekonomikoa izan da, enplegu industrialaren beherakada, sektore horretan langabezia tasa handiak sorraraziz, eta, esan bezala, industriak Barne Produktu Gordinean duen pisuaren galera ekarri du, hirugarren sektorearen edo zerbitzu sektorearen garrantziaren gorakadarekin batera, tertziarizazioa deitu den prozesuaren baitan. Adibidez, Gipuzkoa, Bizkaia eta Araban, 1975 urtean 423.000 industria lanpostu zeuden bitartean, 2018an 194.000 besterik ez ziren. Nabarmendu behar da industriako lnapostuak egonkorrak izaten direla, industriaren berezko ezaugarriengatik (enpresen tamaina, langileen antolaketa, eskariaren ezauigarriak), zerbitzuen sektoreko lanpostuak prekarioagoak izaten diren bitartean.

Desindustralizazioaren abiapuntua 1970eko hamardakan izandako krisi ekonomikoa izan zen, Bigarren Mundu Gerraz geroztik herrialde kapitalista aurreratuetan izandako hazkunde ekonomikoaren agortzearen ondorioz. Krisialdi horri emandako irtenbidea lanaren nazioarteko banaketa berria izan zen, XX. mendearen bukaeran Txina, nagusiki, bilakatu zelarik "munduko fabrika" berria. Beraz, desindustrializazioa ez da funtsean fenomeno globala, baizik eta hiri, eskualde eta herrialde batzuetan gertatu den prozesua, globalizazioak industria arloan ekarritako deslokalizazioen ondorioz. Herrialde aurreratuetan desindustrializazioa erabatekoa izan ez arren, ebidentziak erakusten du enplegu industrial handiena zuten jarduerak soldata baxuagoko herrialdeetara mugitu direla, eta herrialde aurreratuenetan produktibitate handieneko lantegiak geratu direla, enplegu kualifikatuarekin baino eskasarekin, eta maiz kanpoko zerbitzuen dependentzia handiarekin. Berrikuntza teknologikoak eta ondoriozko produktibitate gehikuntzak enplegu industrialaren gainbehera eta produktu industrialen merketzea eta ondoriozko pisu galtzea ekarri dituzten faktoreak izan dira baita ere. Per capita errentaren gehikuntzak herrialde aurreratuetan zerbitzuen eskari handiagoa ere ekarri du, produktu industrialen partehartze erlatiboa partikularren kontsumoan gutxituz.

Erreferentziak

  • Juan R. Cuadrado-Roura: Desindustrialización versus Terciarización: del aparente conflicto a una creciente integración.
Artikulu hau honela aipatu: Sarasola, Josemari, "Desindustrializazioa"; Gizapedian, 19 apirila, 2019, /desindustrializazioa/.
404 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.