Ohiturak eta usadioak pertsona, gizatalde eta gizarteek dituzten portaera errepikatu eta iraunkorrak dira, azkenean haien kulturako osagai bilakatzen direnak, tradizioa deitzen dena osatuz. Horien garrantzia nabarmena da kulturetan…

Bigarren etxebizitza edo bigarren bizitetxea aisialdirako erabiltzen den etxebizitza da, bizitetxe nagusiaz gainera, bereziki asteburu eta oporraldietan okupatzen dena. Bigarren etxebizitzak ugariak diren eskualdeetan, etxebizitza prezioaren igoera orokorra da horien efektu nabarmenena, hartara bertakoei etxebizitza eskubidea oztopatuz, eta ondorioz migrazioak eta hustutzeak eraginez. Bigarren etxebizitzen erabilera urtaro jakinetan gertatzen denez, prekarietatearekin ere lotzen da. Beste efektu sozial bat disgregazio soziala da, bertakoak/arrotzak bereizketen bitartez, askotan justifikatua bigarren etxebizitzen jabeak eta horien familiak bertako dinamika sozialetik at kokatzen baitituzte euren buruak. Euskal Herrian Ipar Euskal Herriko kostaldeko herriek, eta Gipuzkoan Zarautz eta Hondarribia udalerriek, pairatzen dute larrien arazo hori.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, second home; gaztelaniaz, segunda vivienda.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.