Ekonomian, deslokalizazioa, deskokapena, deslokatzea edo deskokatzea, gehienetan deskokatze industriala edo industria-deslokalizazioa dena, lantegien lekualdatzea da, ondasun eta zerbitzuen ekoizpenean kostu txikiagoak eta beste kondizio egokiagoak, abantaila konpetitiboak alegia, lortzeko helburuarekin. Bereziki XX. mendearen bukaeratik gertatu den prozesua da, globalizazio ekonomikoaren eraginez, bereziki kualifikazio baxuko jarduerak lekualdatuz lan-kostu txikiagoak dituzten herrialdeetara. Deslokalizazio-fluxu nabarmenak Mendebaldeko Europatik eta Ameriketako Estatu Batuetatik Txinara, Indiara eta garapen bidean dauden beste herrialdeetara izan dira, ekonomia emergenteetara alegia.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Ekonomia emergenteakEkonomia emergenteak hazkunde ekonomiko azkarra izaten ari diren herrialdeak dira, ekonomia garatuen multzoan sartzeko bidea zabalduz. Ekonomia horietan izandako inbertsioek irabazi-tasa handiagoak izaten dituzten arren, ekonomia aurreratuetan (Estatu…
BirlokalizazioaBirlokalizazioa deslokalizazio batetik beste kokapen berri batera aldatzea da, gehienetan jatorriko herrialde edo eskualdera baina baita ere beste toki batean birkokatuz, deslokalizazioak zituen abantailak (lan kostu merkeak, onura…
Globalizazioa, mundializazioaGlobalizazioa, batzuetan mundializazioa ere deitua, XX. mendearen bukaeran eta XXI. mendearen hasieran herrialdeen arteko mugak gaindituz integrazio ekonomiko, politiko, kultural eta soziala ekarri duen prozesua da, mundu osoko gizakiei…