Ez nahastu tertzerizazio kontzeptuarekin. Ekonomia batean, tertziarizazioa gertatzen dela esaten da hirugarren sektore edo zerbitzuen sektoreak beste sektore ekonomikoen aldean (lehen sektorea eta bigarren sektorea) pisu handiagoa hartzen…

Bigarren sektorea edo bigarren mailako sektorea lehengaietatik eta bitarteko produktuetatik produktu bukatuak (kontsumo-ondasunak nahiz ekipo-ondasunak) nahiz beste bitarteko produktuak ekoizten dituzten jarduera ekonomikoen multzoa da. Zehatzago jarduera hauek biltzen ditu: industria edo manufakturak (hala nola, automozioa), eraikuntza eta energiaren ekoizpena.
Bigarren sektoreko jardueretan, lan indarra eta kapital finkoa modu intentsiboan erabiltzen dira beste sektorren aldean, eta horri esker sektoreko produktibitatea erlatiboki handia da. Hori dela eta, industrializazio-prozesuetan bigarren sektoreak hartutako pisu handiak herrialde askoren garapen ekonomikoa bideratu du. XX. mendearen azken hamarkadetan ordea, bigarren sektoreak pisua galdu du hirugarren sektorearen mesedetan, desindustrializazioaren ondorioz eta tertziarizazio prozesuaren bitartez.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.