Ez nahastu tertzerizazio kontzeptuarekin.
Ekonomia batean, tertziarizazioa gertatzen dela esaten da hirugarren sektore edo zerbitzuen sektoreak beste sektore ekonomikoen aldean (lehen sektorea eta bigarren sektorea) pisu handiagoa hartzen duenean, langile gehiago bilduz (ikus, enpleguaren egitura) nahiz ekoizpen handiagoa edo BPG delakoan portzentaje handiagoa hartuz. Bereziki bigarren sektorearen gainbeheraren ondorioz gertatu da, desindustrializazioarekin batera. Herrialde industrial aurretatuetan XX. mendeko erdialdetik abiarazi zen tertziarizazioa, bizitza-mailaren hobekuntzarekin (eta beraz, oinarrizko behar materialen asetzearekin eta turismoa, hezkuntza eta beste behar ez materialen garatzearekin), globalizazioarekin (eta beraz, garraioen eta telekomunikazioen garapenarekin), industria-eredu aldaketekin (kapital intentsiboko industriaren nagusitzatik industria malgu eta espezializaturen hazkundera igarotzea) eta informazio-teknologien garapenarekin (arlo horretan zerbitzu espezializatuak eskatzen dituena).
Loturiko artikuluak
DesagrarizazioaDesagrarizazioa ekonomia batean nekazaritzak eta abeltzaintzak duten pisua galtzea da, industriaren eta zerbitzuen mesedetan, Barne Produktu Gordinera sektore haiek dakarten zatiaren eta enpleguaren jaitsieran islatzen dena. Desagrarizazioa nekazaritzaren…
DesindustrializazioaDesindustrializazioa industria sektoreak ekonomia osoan duen nagusitasuna galtzea da. Ohartarazi behar da desindustrializazioa ez dela industria sektoreak garrantzia galtzeak edo produkzio industriala murriztea (hain zuzen, desindustrializazio gaiarauitan gehienetan…
Globalizazioa, mundializazioaGlobalizazioa, batzuetan mundializazioa ere deitua, XX. mendearen bukaeran eta XXI. mendearen hasieran herrialdeen arteko mugak gaindituz integrazio ekonomiko, politiko, kultural eta soziala ekarri duen prozesua da, mundu osoko gizakiei…